IKUS-ENTZUN

“Gizazinea” zikloa hil honetan, Bilbon

Aste honetan abiatu da Gizazinea zikloa, Bilbon. Bilboko Zine Dokumental eta ZINEBI 56an parte hartu duten eta gizarte gaiak lantzen dituzten film labur onenen emanaldia izango da.

Gaur berton, martxoak 6, Bilborock aretoan izango da zikloa: Independent Docs (Documentary films & Human Rights) proiekzioa, Unai Aranzadirekin. Proiekzioak Jambo Amani emanaldia jasoko du.

Datorren astean, halaber, martxoak 11, Bilbaoarte zentroan, Caósticak film laburren emanaldia aurkeztuko du. 12an, Burtsako Udaltegian, 10 miradas filma pantailaratuko da, eta filmaren zuzendari Alberto Gilek ere emanaldian parte hartuko du.

Martxoaren 13an, Pedro García Aguadok eta Francisco Castaño Menak Aprender a educar hitzaldia zuzenduko dute, Bidebarrietako liburutegian, eta egun berean, Bilborocken Kamankola Band taldearen kontzertua izango da.

Amaitzeko, martxoaren 14an, Hika Ateneoan, Caosticak bideoklipen emanaldia aurkeztuko du; DJk ere izango dira.

Zikloak martxoaren 14ra arte iraungo du, eta ondoko xedea dauka: “Zinearen, musikaren, artearen eta beste jarduera batzuen bitartez ikus-entzuleak beste gizarte errealitate batzuetara hurbiltzea”.

Informazioa gehiago: kulturabarrutik.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button