ESZENA

“Lubaki Lainotsua” ATX Teatroaren ikuskizun berria

Egonaldi artistikoak Azpeitian, Maulen, Igorren eta Errenterian egin ostean, urriaren 15ean, ATX Teatroak ikuskizun berria estreinatuko du Azpeitiako Soreasu Antzokian. Pieza berri horretan “belaunaldien arteko talka eta munduaren inguruko ikuspegi ezberdinak” azalduko dira.

Lanaren nondik norakoak adierazterakoan honako letren bidez egin dute taldekideek: “Historian zehar gure arteko jakinduria bide desberdinetatik burutu egin da. Gehienetanahozko transmisioaren bitartez. Jakinduria horren transmisioak hil ala biziko garrantzia du, izan ere, ez dira bakarrik kontzeptu praktikoak zabaltzen, baizik eta etika bat, ikuspegi bat, ikusteko eta interpretatzeko modu bat. Kasu guztietan oztopo natural bat egon da, ekidinezina eta behar beharrezkoa. Belaunaldien arteko talka. Proiektu honen helburua gatazka honen garrantziaz jabetzea da”.

Atx Teatroak bere 10. urteurrenean bere 10. proiektua sortu du betiko parametroak eta 10 urte hauetako zigilu propioa defendatzen: euskarazko sorkuntza, gizartearen gertuko tematika, ogibide honen duintasuna, eta erraietara zuzendutako antzerkia.

Proiektu honen kasuan Ximun Fuchs adituaren laguntza izan du taldeak, baina Atx Teatroa bera egon da zuzendaritzan. Lan-taldea osatzeko taula gainean egongo dira Maren Basterretxea, Miriam K Martxante eta Javi Barandi. Taldea handitu egin dute oraingoan, eta argiztapen zuzendaria Ion Chavez izango da, musika-zuzendaria Gartxot Unsain, irudien arduraduna Ezequiel Dawson, eta argazkilaria Ainhoa Resano.

Aipatutako estreinaldiaren osteko hurrengo saioa urriaren 21ean egingo dute Arriaga Antzokian. Gero, urtea amaitu arte, Oñati, Hernani, Donostia, Sopela, Berriz, Markina, eta Lasarte-Oria bisitatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button