LITERATURA

Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena Bidebarrieta Kulturgunean

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak oroitzapen ekitaldi hunkigarria jasoko du 19:30etik aurrera. Bertan hartuko dute parte, Ibone Bengoetxeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak eta Jose Fernandez de la Sota kazetari, idazle eta poeta bilbotarrak. Fernandez de la Sota, bere hitzaldian, Blas de Oterok Bilborekin izan zuen etengabeko harremanaz arituko da. Blas de Otero: Cielos de Bilbao, Hojas de Madrid izenburupean, poetak, urrun egon arren, inoiz galdu ez zuen eta bere lan guztian islatzen den lotura hori gogoratuko du.
Munduan zehar egindako ibilbide luzeak, gizarte kapitalista eta Ekialdeko herrialde sozialisten artean zeuden hesiak gainditu ezin izan zuen literatura ezagutzeko aukera eman zion. Bidaia horietan ere, Txinan, Moskun edo Kuban, hainbat poema idatzi zituen, gaur egun poetaren lanen artean hain ezagunak ez diren poemak, hain zuzen ere. Poema horietako batzuk Hojas de Madrid liburuan jasotzen dira, eta ekitaldian errezitatu egingo dira eta beraiei buruz hitz egingo da.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button