BESTELAKOAK

Baluartek Nafarroako artista gazteen lanak sustatzeko programazioa egin du

Baluarte Ganbera Aretoaren programazioa jende helduarentzat pentsatua dago gehien bat eta hori dela eta, udan nafar artista gazteen euren lanak aurkezteko aukera emateko programazio bat osatu dute.

Guztira, 10 ikuskizun izango dira eta lehenengoa datorren larunbatean izango da 20:00etan. Jazza egiten duen Terela String and Songs joko du zeinek jazza eta bossa nova nahastuko dituen.

Hurrengo pasada ekainaren 26an izango da, Blanche Caracois antzerki taldearen ikuskizunarekin.

Hurrengo ekitaldiak irailean eta urrian egingo dira astebururo. Irailaren 4an hasiko dira berriro ere El mundo al revés piezarekin eta urriaren 30ean bukatuko dira Me quiero vivir TDG La Perola antzerki taldearen antzezlanarekin.

Ekitaldien artean, flamenko musika, dantza ikuskizuna, eta musika klasikoko eta pop-rock musikako kontzertuak egingo dira Baluarten.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button