LITERATURA

Igartza Literatura Sorkuntzarako Beka abian

Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak XXVI. Igartza Literatura Sorkuntzarako Beka abiatu dute. Hain zuzen ere, duela egun batzuk azken beka horretan sarituriko lanak argia ikusi du: Olatz Mitxelena Larretaren lana Arrain hezur bat eztarrian (Elkar).

Parte hartu nahi baduzue, adi honako baldintzei: 35 urte bete gabe izatea; aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea; aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea; narratibako lanak izatea: eleberria  edo ipuin-bildumak; eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.

Lanei dagozkien betebeharrak eta bidali beharreko kontu guztiak hauek dituzue: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, liburuaren edukia, estiloa, etab; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia

Proiektuak, 2023ko ekainaren 30a arte bidal litezke, bi bide hauetako bat erabiliz: udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria betez, edo on-line, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus

Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatuko dute epaimahaia, eta proiektuak aztertu ondoren irabazlea izendatuko dute irailaren 15a baino lehen. Saridunak 6.000 euroko diru-laguntza izango du.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button