MUSIKA

Los Steaks eta The Dwight Twilley Band Kafea eta Galletak ekimenean

Haragi xerra hauen atzean Ander Zabala musikari bermeotarra dago, besteak beste, Bongolocos r`n´r taldean aritutako musikaria. 60ko hamarkadako melodiekin jantziriko rock & roll gordina egiten dute, eta The Feelies, Beach Boys, Beat Happening, The Gories, Crime eta apirilaren 10ean entzungo den Dwight Twilley aipatzen dituzte eragin moduan.

70eko hamarkadan sortutako power pop taldea izan zen The Dwight Twilley Band, Beatlesen pop-doinuak eta Sun Records-en soinuaren oihartzunak biltzen zituena. Taldea banandu aurretik argitaratu zituzten bi diskoek ez zuten arrakastarik izan bere garaian, baina oso preziatuak dira gaur egun power pop zaleen artean. Dwight Twilley-k bakarka jarraitu zuen taldea desegin ondoren.

Kafea era Galletak-en 16. saioa 18:00etan hasiko da Gernikako gaztetxean.

Kafea eta Galletakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button