Rock and roll eta punk rock zaleek kontzertu interesgarriez goza dezakete asteburu honetan. Izan ere, Madrileko Los Chicos rock and roll talde parranda zaleak 10 urte bete ditu, eta urteurren hori Euskal Herriko zaleekin ospatuko dute. Mutiko madrildar hauen kontzertuak izerditsuak eta dantzagarriak dira, izan ere, euren kantuek rhythm and blues erritmoekin josita daude, Dr. Feelgood, Raunch Hands edo the Sonics talde klasikoek egin ohi duten bezala. Madrildarrekin batera Donostiako DDD punk rock eta pornografia zaleak izango dira. Bi banda horiekin showa bermatuta dago.
Bikote lizun horrek bi kontzertu eskainiko ditu: ostiralean, hilak 18, Bilboko El Balcon de la Lolan eta larunbatean, hilak 19, Donostiako Le Bukowski tabernan
Bestalde, Lobo Electrico eta NCC eskarmentuko handiko taldeak Bergarako gaztetxean joko dute larunbatean. Tolosakoak Artefactos Magicos euren lan berria aurkezten ari dira; Donostiakoak, berriz, oraindik grabatu gabe dituzten kantu berriak probatzen ari dira zuzenekoetan.
Nontzeberri