BESTELAKOAK

Loraldiaren sormen-egonaldirako proiektu hautatuak

Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldirako proiektuak hautatu ditu.  Aurtengo deialdian zazpi proiektu hautatu dira.

Sormen-egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta parte-hartzaileek “tutoretzapeko lana, lanerako espazioak eta Lekeitioko Sormen Astearen kultur-ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Loraldiak gazteen sormena bultzatzeko espazio bat eskainiko du, kultur diziplina ezberdinetan euskarazko proiektuak garatzeko”.

Hauek dira sormen-egonaldia egingo duten zazpi proiektuak eta lantzen dituzten diziplinak: Irhitzi (Maddi Etxeberria | Musika – Literatura); Zitekeenaren galdera batzuk (Gari Arambarri | Ikus-entzunezkoa – Gidoigintza); Ibiltariak kaleetan zehar (Oier Agirre , Maite Gandia, Nerea Sanz eta Hekthor Briñas| Kale antzerkia – Musika – Performancea); Harremanak (Lide Arrieta eta Noa Andueza | Literatura); Amultsuki (Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal | Musika); Ximurrak (Gontzal Royuela | Teatroa – Dramaturgia); eta Bertikaltasunetik haratago (Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo | Teatroa – Dantza – Performancea).

Egonaldian zehar, parte-hartzaileek haien proiektuak garatu ahal izango dituzte, sortzaile profesionalen tutoretzapean.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button