ARTEA

Biren ikuspegiak, bitan eginik

 

Azaroaren 4ean inauguratu zen Elgoibarko Kultur Etxean, Juana Arlegui eta Susi Jorge artistek paraturiko Dos izeneko argazki erakusketa. Hil honen 19ra bitartean gozatu ahalko duzue irudiokin.

Ongarri Argazki Taldea antolatzailearen hitzetan, “argazkigintzaren historia laburrean ez da bikote artistiko askorik izan. Hala ere, inoiz, bikotekideetarik batek besteari erantsi izan dio irudi fotografikoak sortzeko beharra. Hauxe da bi hauen kasua, Juana Arlegui eta Susi Jorge. Bikotekideekin egindako bidaia etenik gabeko ikastaldia izan da beraientzat, iritzi eta balorazio trukaketari edo erakusketen muntaietan elkarlanean aritzeari esker, beste argazkilarien ikusle izanik, beti ezagutza partekatuz.”

Juana Arleguiren (Iruñea, 1955) irudietan paisaiak eta eguneroko uneak jasotzen dira, norbere sentimendu eta emozioen espresio izan nahi luketenak. Bulkada afektibo batetik datorren argazkigintza da. Susi Jorgeren gertuko argazkiak dira bereak, etxeko eszenak, lagunak, ibilaldiak, gertutasun eta naturaltasunean datza hain zuzen, bere interesa. 

Dos serietan “eguneroko bizitzaren soiltasuna topatuko dugu, emozio eta bat-batekotasunetik irudikatua”.

 

Show More

Related Articles

Back to top button