ESZENA

Loraldia Festibala “Högeitavat” saioarekin abiatuko da bihar

Irailaren 26an hasi eta urriaren 22ra arte luzatuko da udazkeneko Loraldia Festibala. Pandemiak Loraldia Festibalaren seigarren edizioa gelditu zuen, eta sei hilabetera Loraldia Udagoiena loratuko da, bihar hasita.

Biharko lehen hitzorduan (Itsasmuseum Bilbao, 20:00etan), Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa egingo dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavat. “Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina egileek soineko eszenikoa jantzi diote proposamenari, eta antzerkia, hitza eta performancea batu dituzte horretarako”.
Iñigo Astiz Iruñean jaio zen 1985ean. Idazlea eta Berria egunkariko kazetaria da. Bereak dira Baita hondakinak ere eta Analfabetoa poesia bildumak. Beste zenbait kazetarirekin batera Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan liburua argitaratu zuen. Haurrentzako poesia ere idatzi du: Joemak eta Polasak. Liburu hura Maite Mutuberriaren ilustrazioekin kaleratu zen.

Osasun krisia dela eta, Loraldia Udagoiena jaialdiko ikuskizunak mugatuta daude, edukiera mugatuta dago, kultura gozatzen dugun pertsonen arteko harremana mugatuta dago, eta proposamenak sortzen dituzten pertsonekiko eta artistekiko hurbiltasuna mugatuta dago. Baina berrikuntza batekin dator. Ohiko zuzeneko ikuskizunez gain, esperientzia digitala eskainiko du.
Esperientzia digitalak eskainiko dituen ikuskizunez gain, ohiko zuzeneko hamaika ekitaldi ere izango dira. Diziplina anitz, askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak burutuko dira.

Hitzordu guztiak Loraldia Festibalak barnebiltzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu