
Uztailaren 6an, ostirala, Madrileko Looking For An Answer grindcore taldeak Trintxerpe auzoko Mogambo aretoan joko du. Iaz AEBetako Relapse zigilu prestigiotsuarekin argitaraturiko Eterno Treblinka laneko kantuak aurkeztuko ditu boskoteak.
Halaber, 2000. urtean haien estreinako lan homonimoa argitaratu zuen eta 2007. urtean, berriz, Extinción izenburukoa. Tartean iraupen laburreko hainbat grabazio kaleratu ditu. Madrildarrekin batera Nashgul, Crisis Christ, Mind Holocaust eta Kamorrah taldeak ere izango dira oholtzan.
Looking For An Answer hirukote gisa eratu zen, bateriarik gabe eta erritmo kutxaren laguntzarekin. Orain, berriz, boskote formatuarekin aritzen da: Felix (gitarra), Makoko (gitarra), Ramon (baxua), Moya (bateria) eta Santi (ahotsa). Taldekideok makina bat taldetan aritutakoak dira, hala nola, Unsane Crisis, Moho edo Justice Department. Musikari dagokionez, grindcore klasikoa eta suntsitzailea jotzen du, Napalm Death, Terrorizer edo Brutal Truth taldeen erara.
Gogoratu madrildarrekin batera Nashgul, Crisis Christ, Mind Holocaust eta Kamorrah taldeek joko dutela eta emanaldia 21:00etan hasiko dela.