LITERATURA

Literatura Eskolak Errenteria/Oreretara doa asteburu honetan

Literatura Eskola Errenteria/Oreretara doa asteburu honetan. Abenduaren 17an (ostirala), 20:30ean, Eta Karmele? antzezlana ikusteko aukera egongo da. Karmele ez da Godot, baina bere esperoan daude. Samara Velte ez da Samuel Beckett, baina Eta Karmele? antzezlanaren gidoia idatzi zuen 17 urte baino ez zituela. Eta dagoeneko berrogei emanalditik gora egin dituzte Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi aktoreek Karmeleren zain.

Abenduaren 18an (larunbata), 10:00etatik 13:30era: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref) gaia jorratuko du Beñat Sarasola idazleak. Saio honetan Becketten obrak ulermena eta esanahiaren inguruan aurkezten dizkigun arazoak azaltzen saiatuko dira. Eskolaren bigarren atalean hainbat bideoak ikusi eta komentatuko dira. Bat Krapp's Last Tape izango da eta bestea, , What Where. Sarasolak bideoak jarraitzeko eta komentatzeko idatzizko materiala banatuko du.

Literatur Eskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button