IKUS-ENTZUN

“Loco con ballesta” filma saritu dute Medina del Campo-n

Nontzefilmak film laburren lehiaketan hainbat urtetan epaimahaikide izan den Kepa Sojo zinegile arabarraren Loco con ballesta lan laburra saritu dute Medina del Campoko (Valladolid, Espainia) Zinema Jaialdian. Gazteriaren saria jaso du Laudioko zinemagilearen pelikulak.

Jaialdi horretan 1.000 lan jaso dituzte; horietatik 30 aukeratu dituzte lehiaketarako. Hala, ehun bat gaztek osatutako epaimahaiak Gazteriaren saria eman diote Sojori. Sari bera irabazi zuen zinegile euskaldunak 1998an, 100 maneras de hacer pollo al chilindron lanarekin.

Hainbat jaialditan izango da ikusgai Loco con ballesta, hala nola, Cullerako (Valentzia, Espainia) K-Lidoscopi lehiaketan eta FANTen, BilbokoZinema Fantastikoaren Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button