BESTELAKOAK

Bilblogari 2013 Lehiaketa gaur itxiko da

Bilblogari, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa da. Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatu du  azken lauhilekoan. Gaur, azaroak 22, lanak entregatzeko epea amaituko da.

Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.

Orain, zeintzuk diren onenak erabaki beharko da. Aurtengo lehiaketan aurrekoetan baino blog gutxiago inskribatu dira, eta horiek lehiatu dira dauden sariak eskuratzeko.

Hiru atal

Lehiaketan hiru atal zabaldu dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da.

Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 200 euro
Taldeko blog onena:200 euro
Blog tematiko onena: 200 euro

Mila esker parte hartzeagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button