LITERATURA

Literaturzale Feministen Topaketak, asteburu honetan

Sareinak taldeak, Sorginenearen komisioa den liburutegi feminista Ellen Ganbarak eta Gasteizko Emakumeen Etxeak elkarlanean antolatutako, Literaturzale Feministen Topaketak egingo dira, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxean.

Asteburuko jardunaldietan euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dituzte, betiere ikuspegi feminista batetik.

Egunotan hitzaldi, mahai-inguru, lantegi eta bestelako ekitaldietan idazleek, irakasleek, editoreek, irakurleek eta literaturazaleek hartuko dute parte. Eta hala, lehen egunean, Iratxe Retolazaren hitzaldiak zabalduko ditu topaketak.
Egingo diren lantegietan parte hartuko duten beste aditu batzuk honako hauek dituzue: Leire Lopez Ziluaga, Nerea Fillat,  Maria Mur editoreak, Karmele Jaio, Laura Mintegi eta Itziar Ugarte idazleak. Ilustrazioaren inguruan Maite Caballero eta Paula Estevez arituko dira eta, antzerkiaren inguruan Amancay Gaztañaga arituko da gidari.

Programa hemen dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.