MUSIKA

“Glad Is The Day” jaialdia Donostian

Donostiako Cristina-Enea parkean, Donostia Kulturak, Dabadaba eta Le Bukowski eragile kulturalekin batera, Glad Is The Day jaialdia antolatu du abuztuaren 3rako. Egun horretan, makina bat banda arituko dira, eta musika kontzertuez gain, DJen saioak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira gaueko 21:00etara arte.

Zazpi talde igoko dira oholtzara: Bartzelonako Hidrogenesseren pop elektronikoa, Sistema de Entretenimiento taldearen arcade punk frenetikoa, Pinpilinpussiesen garage-pop postpunka, Argentinako Fin del Mundoren indiea, Miruaren pop esperimentala, Peachy Jokeren rock energia eta OEPren musika festazalea.
Talde horiez gain, beste emanaldi batzuk antolatu dira honako talde hauekin: Linapary, Simona, Scientist, Miravalles, Infanta, Tronis, Puñales B2B LaMia Mari eta Putas Amak. Kontzertuen ostean, Le Bukowski eta Dabadaban DJak egongo dira abesti onenak haizatzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button