IKUS-ENTZUN

Nazioarteko hiru sari gehiago jaso ditu "Ahate Pasa" film laburrak

Mexikoko Chiuahuahuako Zinemaldiko lehendabiziko saria laburmetraia dokumental atalean; Kansk-eko (Errusia-Siberia) jaialdiko 2. saria; eta Serbiako Freenet jaialdian epaimahaiaren sari nagusia dira Ahate Pasa filmak jaso dituen azken hiru sariak.

Koldo Almandozek (Donostia, 1973) hamairu lan errodatu ditu, azkena Ahate Pasa. 2009 urteko Kimuak programaren baitan dagoen film honek hainbat filmetan errepikatzen den eszenan du bere jatorria. Izan ere, Almandoz ohartu zen makina bat pelikula ezagunetan, eta ez hain ezagunetan, behin eta berriz agertzen zela ahate talde bat. Eszena hori aitzakiatzat hartuta Ahate Pasa filmatu zuen duela bi urte, zein ibilbide oparoa egiten ari den hainbat zine jaialditan.

MK Filmak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button