BESTELAKOAK

“Begira” argazki topaketa egingo dute Durangon

Ekainaren 1etik uztailaren 15a bitartean, argazkilaritza jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Durangon. Kinua Argazki Elkarteak onduriko Begira Photo Festival-ek bost erakusketa, tailerrak, hitzaldiak eta proiekzioak bilduko ditu.

Erakusketei dagokienez, orotara bost izango dira: Federico Clavarinoren Ukraina Pasport; Hexápoda izenburuko erakusketa kolektiboa; Natacha Marloren Absoluto; Mikel ibarrolaren Pasos eta Laëtitia Donvalen Nerves, Fest. La maison.

Tailerren harira, Oscar Molinak Detrás de la cámara tailerra zuzenduko du. Hamabost ordu iraungo du eta ekainaren 16tik 17ra bitarte egingo du.

Hitzaldiak, aldiz, hiru izango dira: Adrian Tyler-ek El libro fotográfico contemporáneo izenburuko berbaldia emango du; Ricardo Casesek Fiesta Ediciones, eta Leo Simoesek El Trapiche Ediciones.

Azkenik, egitarauan proiekzioak ere izango dira. Hala, ekainaren 13an, 20an eta 27an Txo Txoria Nuen Maite izenburupean, hainbat autoreren lanak ikusi ahalko dira, Juan Diego Valera, Tatjana Schlör, Nuria López Torres, María Sainz, Fosu Vegue, Tiago da Cruz, Adrian Tyler, Ana Himesen lanak, besteak beste.

Jaialdiaren egitarauaren inguruko xehetasun Begiraren webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button