LITERATURA

Literaturari ateak zabalduz

Bilboko Foru Liburutegian, literaturaren ingurukoak antolatzen hasi dira. Urtero bezala, eta garai honetan ohi den moduan, Euskara irakurle taldeak izeneko ekimena antolatzen da, euskal literaturaren alerik politenak irakurtzeko eta partaideen artean komentatzeko. Urteak dira Julen Gabiria idazle bizkaitarra honetaz arduratzen dela. Aurten irailaren 12tik azaroaren 14ra luzatuko da, ostegunetan 18:00tik 20:00etara, eta irailaren 11ra arte duzue inskripzio-epea.

Beste aldetik, irailaren 24tik abenduaren 17ra, Emakumeak eta literatura: euskal emakumeen literatura izeneko ikastaroa emango du Josune Muñoz adituak. Tailer honek emakumeek euskal literaturan sortutako zenbait emaitza ezagutarazi nahi du. Horrez gain, gehiago eta hobeto irakurtzeko baliabideak lantzen ahaleginduko da. Hala, egile euskaldun esanguratsuenen lanak eta gaztelaniara itzuli diren kontalariak aztertuko dira, astearteetan 18:00etatik 20:00etara.
Inskripzio-epea irailaren 5etik 13ra duzue kasu honetan.

Informazio hemen eskatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button