BESTELAKOAK

“2017ko Iruña Fokatu” Argazki Lehiaketa

Iruñeko Udalak Iruña Fokatu Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Betiko lez, Iruñean ateratako argazki onenak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira.

Lehiakide bakoitzak, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez, eta ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutakorik.
Argazki sortak Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira, hara eramanik edota posta arruntaz bidalita.
Sariak honakoak izango dira: lehen saria, 800 euro;  bigarren saria, 500 euro; eta hirugarren saria, 400 euro. Beste aldetik ere, kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenak 500 euro jasoko ditu. Horrez gain, epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi eman ahalko dira.

Sari-banaketa abenduan izango da bertan, Civivoxean. Gainera argazkirik onenekin erakusketa bat egingo da hiriko hainbat zentrotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button