LITERATURA

Literaturaren "Zubitegia" gunea berritua dator

Euskal literaturaren amaraunean puntu batetik besterako bidea egiteko gunea da Literaturaren Zubitegia.
Bertan azaltzen da idazleetatik abiatuz, elkarrengana eta haien lanetara eta elkarren lanetara zubiak eraiki ahal izateko gunea izango dela. Beraz, idazleen gunea da, idazleen arabera antolatua, eta era berean haien lana ikusteko eta topatzeko gunea, idazleek sortu dituzten lanetara iritsi ahal izateko zubi ere badelako.
Hainbat esku-liburutan, aldizkaritan eta bestelako literatur lanetan idazleei buruz esan eta idatzi dena ere jasotzen da.
Era berean, Armiarman idazlanekiko erreferentziak, kritikak eta on-line dauden testuekiko loturak bildu nahi izan dituzte.

Susa argitaletxetik azaldu digutenez, datuak (zenbakiak) honakoak dira: 2004ko apirilaren 1ean abiatu zen Literaturaren Zubitegia.
637 idazle zeuden orduan eta orain 823 idazle daude; 3091 libururen zerrenda (bibliografia) zegoen orduan eta 3861 liburu orain; 2024 esteka zeuden lehen eta 5254 esteka daude orain; 678 kritika zeuden orduan eta 3670 kritika daude orain.

Hori guztiori, azkenik, gure literaturaren eguneroko hainbat elementurekin osatu nahi da, eta gune honetara ere ekarriko dira literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak, agenda…
Literaturaren poliedroak eskaintzen dituen hainbat aurpegitatik, literaturaren amaraun ahalik eta josiena ehundu dadin.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button