IKUS-ENTZUN

Euskal zinegileek inauguratuko dute Zinebi

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioa gaur, azaroak 15, hasiko da. Horretarako, Sekzio Ofizialean lehiatuko diren zortzi euskal zinegileen film laburrak (fikziozko bost film, animaziozko bi eta dokumental bat) proiektatuko dira Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, 20:00etan.

Emanaldian ondoko filmak aurkeztuko dira: Democracia, Borja Cobeaga (fikzioa); Cólera, Aritz Moreno (fikzioa); Sonic Trash, Jesús Pueyo (fikzioa); 3665, Miguel Ángel Refoyo (fikzioa); Loco con ballesta, Kepa Sojo (fikzioa); Zela Trovke, Asier Altuna (dokumentala); Hotzanak, for Your Own Safety, Izibene Oñederra (animazioa); eta, azkenik, Sangre de unicornio, Alberto Vázquez (animazioa). Guztira, 67 lan lehiatuko dira atal ofizialean.

Proiekzioaz gain, inaugurazio-ekitaldi horretan, Agustín Díaz Yanes zinegile madrildarra ere omenduko dute, zeinak Zinemaldiko Ohorezko Mikeldietako bat jasoko duen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button