
Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetan aritutako musikarien egitasmo berria da Izeberg, 2013an eratua. Bada, Usurbilgo laukoteak rock gogor eta melodikoz bustitako zazpi kantuko lana argitaratu berri du, Lurrik ez begi bistan.
Diskoa Usurbilgo Higain estudioan grabatu dute, Haritz Harreguyren zuzendaritzapean. Masterizazioaz, berriz, Juan Hidalgo arduratu da, eta azala Joseba Larretxek egin du.
Zazpi kantuak tarte melodiko eta tarte intentsuekin josita daude, une lasaiak eta indartsuagoak nahastuz. Potentzia handiko soinu biltzen du.
Ekainaren 17an Usurbilgo gaztetxean aurkeztuko dute lan berria eta 28an, Lasarteko txosna-gunean. Uztailean ere zenbait emanaldi egingo dituzte: Asteasun, 2an; Iruñean, 10ean; Oñatin, 15ean; eta, azkenik, Añorgan, 16an.
Informazio gehiago: izeberg.bandcamp.com.