LITERATURA

Literaturako indarkeria eta edertasuna

Gaur berton, hilak 8, 19:00etan, eta Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean Elkarrizketak literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan, Jon Bilbao eta Marta San Miguel idazleak bilduko dira literatura-lanetan indarkeriak eta edertasunak duten presentziari buruz hausnartzeko.

Elkarrizketa honetan, bi sortzailek edertasuna zer den eta haien lanetan zein literaturan oro har nola agertzen den azaltzen saiatuko dira. Beste aldetik, indarkeriak eta edertasunak duten harremanaz ere arituko dira. Era berean, duela hamarkada batzuetatik gaur egun arte ikusleen sentsibilitatea eta ulertzeko modua nola aldatu diren aztertuko da.

Marta San Miguel idazle, kazetari eta gidoilaria da. Narratiba eta poesia landu ditu bere obran, eta bere lehen eleberria, Antes del salto, urteko  lan onenen artean aukeratu zuten.
Jon Bilbao Lopategui Bilbon bizi den idazle asturiarra da. Meatze-ingeniaria da Oviedoko Unibertsitatean, eta, literatura-alderdiaz gain, telebistako gidoilari, itzultzaile eta testu-idazle ere bada. Hainbat eleberri argitaratu ditu, eta 2021ean Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen Basilisco lanagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button