LITERATURA

“Literatura unibertsala euskaraz” izeneko mahai-ingurua, Iruñean

Gaur, apirilak 10, 18:30ean, Nafar Ateneoaren eskutik, Iruñeko San Frantzisko liburutegi publikoan, Harkaitz Cano idazle eta itzultzaileak eta Isabel Etxeberria itzultzaileak Literatura unibertsala euskaraz izeneko mahai-inguru batean parte hartuko dute. Biekin batera, Inma Errea idazle eta itzultzaile iruindarrak moderatzaile lanak egingo ditu.

Jatorriz euskaraz idatzitako euskal literaturaren historia ez da hain luzea, baina berriz, egia da gaur egun literatura unibertsala osatzen duten hainbat idazleren lanak euskaraz ere irakurtzeko aukera badaukagula, euskarara ekarri izan duten pertsona itzultzaileak aritu direlako horretan. Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria dira besta askoren artean, bi adibide.

Isabel Etxeberriak Euskadi Saria jaso zuen 2019an Alice Munro Nobel saridunaren lan baten itzulpenarengatik. Eleberri eta saiakera itzultzen ditu gehienbat. Susa argitaletxearen MPK bildumaren editoreetako bat da, bilduma horretan, beste hizkuntzatan idatzitako poesia euskaratua jasotzen da.
Harkaitz Canok  hainbat genero (poesia, antzerkia, eleberria) itzuli  ditu euskarara, baita bere lan asko ere euskaratik gaztelerara. Haur literaturaren hainbat lan ere euskaratu ditu.

Biok izango diren topaketa horretan, euskarazko itzulpenak euskal literaturari egindako ekarpenez gogoeta egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button