IKUS-ENTZUN

“Lau ahizpa magikoak” filma gure zinema aretoetan

Zinema Euskaraz programak Lau ahizpa magikoak filma estreinatuko du ostiral honetan EAEko hiru zinema-aretotan. Sven Unterwaldt alemaniarrak zuzendutako filma da eta publiko orokorrari bideratuta dago.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den hirugarren filma da, Yuku eta Himalaiako lorea eta Momiak lanen ostean.
Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Sheridan Winnen Sprite Sisters liburu-sortan oinarritzen den lan horrek, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoak azaltzen ditu. Filma Getxo Zinemak, Gran Zinema Zugaza (Durango) eta Niessen Errenteria zine-aretoetan proiektatuko da gaur, eta datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuek ere argia ikusiko dute. Horien artean, datorren apirilean Mavka pelikula iritsiko da zine-aretoetara, eta maiatzean Little Alan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button