ARTEA

UNED XI. Pintura lehiaketa

Lehiaketa honetan edozein artistak hartu ahal du parte, inolako mugarik gabe. Teknika eta estiloa libreak izango dira eta lanek 3×2 metroko dimentsioak ezin izango dituzte gainditu.
Obrak bidali ahal izango dira apirilaren 12tik 30era bitartean Bizkaiko UNEDeko idazkaritzara (Ignacio Ellacuria Parkea 3. Portugalete).

Parte-hartzaile bakoitzak gutun-azal batean margolanaren izena jarriko du kanpoan eta barruan bere datuak. Epaimahaiak erabakiko ditu lanik onena eta hauek erakutsiko dira Areto Nagusian maiatzaren 24tik ekainaren 11ra bitartean, eta hortik aterako da irabazlea.
2400 euroko sari bakarra egongo da lan onenarentzat eta UNEDen jabetzan geldituko da lan saritu hori.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button