
Zinema Euskaraz programaren barnean Hiru Mosketariak filma euskaraz izango da ikusgai, bihartik aurrera, Euskal Herriko zinema aretoetan. Lan hau, nola ez, Alejandro Dumasen lan ezagun eta klasikoaren moldaketa berria da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, Zinema Euskaraz programa abiatu du eta horren barnean, filma berrien estreinaldiak eskaintzen dira, DVD izenburu berrien salmentak bultzatuz eta ikastola eta euskal udalerrietan presentzia izanez.
Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan estreinatu eta gero, bihar, irailak 30, ostirala, Euskal Herriko zinema aretoetan Hiru Mosketariak egongo da ikusgai. Alejandro Dumasen lan klasikoaren moldaketa berria da Paul W.S. Anderson errealizadorearena (Resident Evil, Alien versus Predator,…). Hau ikusgai egongo da Bilboko Multis zinema aretoetan, Gasteizko Florida, Renteriako Niessen eta Iruñako Itaroa zinema aretoetan.



