LITERATURA

Literatura Nobel Saria euskaratzeko beka bidean da

Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka da Jokin Zaitegi saria, Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak urtero antolatzen dutena.

Aurten Abdulrazak Gurnah nobelista tanzaniarrari eman zaio Nobel saria, eta orain haren Paradise eleberria euskaratu behar denez, itzultzailea topatzeko martxan jarri da Jokin Zaitegi saria.

Interesa izanez gero, hona hemen  betebeharreko batzuk: lan hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin sinatua; bestean, ezizen horren ostean dagoen itzultzailea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera.

Lanak aurkezteko epea  abenduaren 31ko gauerdian amaituko da.

Joannes Jauregik, Ana Isabel Moralesek eta Garazi Ugaldek osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2022ko urtarrila amaitu baino lehen.

Oinarri guztiak hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button