MUSIKA

Four Friends soul eta jazz taldeak Aramaion joko du

Bilboko Four Friends jazz eta soul bandak Aramaioko plazako Sastiña ermitatxoan joko du, ostiralean, irailak 12, 20:00etan.

Four Friends 1999ko azaroan sortutako taldea da, Deustuko Mr. Jam Musika Zentrua haien abiapuntua delarik. Egiten duten musikak hainbat alor jorratzen ditu. Swinga eta jazza nagusi badira ere, haien lanean beste estilo klasiko batzuetara irekiak daude; hots: bluesa, bossa, funka, rockabillya eta popa, guztiak bat eginez.

Four Friendsek abesti propioak zein estandarren bertsioak egiten ditu. Urteotan, etengabe jardunean aritu dira hainbat grabaketa, emanaldi eta, Gaztelupeko Hotsakekin, Dzanga eta Bilbop diskoak eginez. Haien errepertorioak hirurogeita hamar abestitik gora ditu inprobisazioz josita garatzen dituztelarik.

Beste bi emanaldi ere izango dira hil honetan Aramaion: 19an, The Romanticos (blues eta swing) eta 26an. West Bluegrass Band (country eta bluegrass).

Show More

Related Articles

Back to top button