
Bidebarrieta Kulturguneak, Eztabaidak Literaturarekin programa zabalduko du bihar berriz Literatura eta Hezkuntza gaia jorratzeko. Horretaz mintzatzera bertaratuko direnak, Carmen Riera eta Marijose Olaziregi idazleak izango dira. Hauek literaturak hezkuntza prozesuan betetzen duen lekuari buruz hitz egingo dute.
Dakikezuenez, Eztabaidak literaturarekin egitarauak, literaturaren inguruko topaketak eskaintzen ditu hilean behin, asteartez, eta arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan César Coca kazetari, idazle eta unibertsitateko irakaslea izango da ekitaldiaren moderatzailea.
Biharkoan, gonbidatutako idazleek hainbat gairi buruz hitz egingo dute: eskolan egiten diren irakurketak, idazle handiak ala gaur egun gaurkotasuna duten idazleak irakurri behar diren, egungo hezkuntza sistema eta irakurketari eta literaturari behar adina garrantzi ematen zaien, besteak beste. Horrez gain, umeengan eta gazteengan literaturaren aldeko grina pizteko zer egin behar den azaltzen ahaleginduko dira.
Maria Jose Olaziregi (Donostia, 1963) idazle eta Euskal Filologian doktore da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Euskal Literatura irakasle da UPV/ EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta Carmen Riera idazle eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Literatura katedraduna da.