
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, larunbatean, hilak 19, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea hasiko da Eibarren, eta hurrengo egunean, urriaren 20an Errenterian izango da beste saio bat. Fase honetan, hiru asteburutan, final-laurdenak jokatuko dira.
Eibarko saioan bertsolari hauek elkartuko dira: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal, eta Manu Goiogana Bengoetxea. Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes arituko da.
Hurrengo egunean, Errenteriako saioan, bertsolari hauek bilduko dira: Aitor Salegi Martija, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Unai Gaztelumendi Arandia eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzailea Aizpea Garmendia izango da.