ESZENA

Tailer trinkoak, Muelle 3 zentroan

Bilboko Muelle 3 zentroan gorputz adierazpidearekin, antzerkigintzarekin eta dantzarekin loturiko ikastaro trinkoak egingo dituzte maiatzean eta ekainean.

Hala, Idurre Azkue zarauztarrak Begi itxiekin mugimendu tailerra izeneko ikastaroa zuzenduko du maiatzaren 3tik 4ra eta 17tik 18ra. Ikastaroaren helburua da espazio bat sortzea. Espazio horrek aukera emango du hustasunean mugitzeko. Hala, partaideek gorputza izango da estimulu bakarra, eta buruaren alde inkontzientean mugituko dira: “Horretarako begiak itxiko ditugu, kanpoko estimuluei begirada ixteko, eta barrurako begirada irekitzeko”.

Ekainean, halaber, bestelako ikastaroak izango dira. Portugaleko Ana Mendesek Dramaturgia eszenikoa eta bideo-performancea tailerra zuzenduko du ekainaren 1etik 2ra. Lehenengo egunean dantzako eta arte eszenikoetako dramaturgia landuko du, eta bigarrenean, berriz, bideo-performancea eguneroko objektuetatik abiatuta.

Ekainaren 15etik 16ra, halaber, Igor de Quadrak eta Matxalen de Pedrok Antzerkia Euskaraz: Horman Poster ikastaroa zuzenduko dute: “Antzerkia euskaraz lantzeko gune bat. Antzerkiaren oinarriak landuko ditugu: Gorputza Eszenan, akzioa, erritmoa eta publikoarekin harremana; eta Hitza eta Ahotsa, bakarrizketak; euskal literatura eta itzulitako nazioarteko testuak lantzea”.

Tailerrekin loturiko xehetasun guztiak muelle3.wordpress.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button