LITERATURA

Literatur-solasaldia Joseba Sarrionaindiaren eskutik Donostian

Joseba Sarrionaindiak Lagun izoztua (Elkar, 2001) bere lana oinarri hartuta, literatur-solasaldia eskainiko du gaur Donostian.

“Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza”.

Elkar argitaletxeak kaleratutako lan honetan hiru narrazio-hari josten ditu Sarrionaindiak. Batetik, Maribel Goioren gaixotasunaren eta laguntza ematen dion Urioste familiaren kronika egiten du. Bestetik, Andoni, 14 urteko gazteak Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du. Eta hirugarren haria narratzaile orojakile batena da. Honek, geroaldian kontatzen du Goio sendatu ostean Antartikara espedizio zientifiko batetara joaten deneko pasartea.

Iñaki Alegriak gidatuko du literatura-solasaldia gaurkoan. Hitzordua, urriak 3, astelehena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da Ikasbide Kultur Etxean (Isabel II.a Etorbidea, 15).

Informazio gehiago donostiakultura.eus atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button