MUSIKA

Jon Maia Hazparnen izango da “Kantu bat gara” emanaldiarekin

Gaur, hilak 4, Jon Maia Hazparneko Mendeala aretoan izango da, 20:30etik aurrera, Kantu bat gara emanaldiarekin.

Kontzertua kantariak duela gutxi atera duen Kantu bat gara disko-liburuaren inguruan ardaztuko da. “30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa kaleratu du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua. Horrelako emanaldietan lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.”

Jon Maia bertsolariak aspaldian idatzi zituen bere lehenengo kantak, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik, Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu Gorriak, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken Zazpi eta abar. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar….

Hemen irakurri ahal dituzue lan horren nondik norakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button