ARTEA

Gaztetasunari buruzko argazki erakusketa, Gasteizen

Ivan Urarte (Gasteiz, 1980) argazkilariak Un Lac izenburuko erakusketa paratu du Gasteizko Amarica gunean. Gaztetasunaren inguruko lana da, eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.

Un Lac ez da lan dokumental bat, norberaren barrura bideratzen den begirada baizik, Urartek argazkigintza egintza subjektibotzat hartzen baitu.

Hala, argazkilari gasteiztarraren xedea da egungo gazteen belaunaldiaren ezaugarri diren anbiguotasunari eta ezarritako idealaren eta barruko egiaren arteko etengabeko borrokari esanahia ematea. Bestalde, urak ere bere garrantzia hartzen du erakusketan, irudien arteko elementu gidari gisa.

“Gure nerabezaroko urteak zailenak izan daitezke, urte horietan gure identitate esploratzen eta egiten hasten baikara. Halaber, talde sozialak osatzen hasten gara, bai eta gure lekua munduan zein den deskubritzen”, esan du Urartek.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button