LITERATURA

Literaktum jaialdiak itzulpengintza aztertuko du

Literaktum jaialdiak, aurrekoan esaten genuen bezala, literatura eta zinema izango ditu ardatz aurtengo edizioan, eta makina bat idazle bilduko ditu (Eduardo Mendoza, Lorenzo Silva, Abdellah Taia, Miren Gorrotxategi, Jon Arretxe, Héctor Abad, Isaac Rosa, María Oruña, Iban Zaldua, eta abar).

Baina horretaz gain, itzulpengintzari dedikaturiko jardunaldia ere antolatu da Literaktumen, azaroaren 18an, Donostiako Okendo Kultur Etxean, 19:00etan, Itzultzaile ibiltariak deituriko mahai inguru eta poesia irakurketa musikatuarekin. Jatorrizko poemak nahiz horien itzulpenak ere izango dira entzungai idazle eta itzultzaileen ahotsetan, Alex Haroren musikarekin batera.

Ekimenean “zubi hizkuntzarik gabe itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez” hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martinez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela.

Hiru itzultzaile horiek poesia itzultzeko egonaldia egin dute Etxepare Euskal Institutuak Institut Ramon Llull eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera antolatutako proiektuaren baitan. “Egonaldi hori lanerako, inspiraziorako eta elkartrukerako baliatu dute itzultzaileek eta aukera izan dute komunikazio zuzena izateko itzuli dituzten poetekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button