IKUS-ENTZUN

Zinematografia marjinala eta egile berriak

Egun hauetan, Tabakaleran, Viennale jaialdi zinematografikoa garatzen ari da, eta bertako ataletatik igarotzen den programa berezia atondu dute bertan. Atzo abiatu zen programa, film laburren emanaldi batekin, baina datorren astera arte zer ikusi dezente izango da.

Tabakalerak berak azaldu du zertan den Viennale. “…komisariotza-jaialdi bat da, eta azken urteko egile-zinemaren ekoizpeneko filmak jaso eta hautatzen ditu, zinemagile ezagunak, espero diren filmak, zinematografia marjinalak eta egile berriak konbinatuta. Viennale, halaber, ikusleentzako zinemaldia da tradizioz. Lengoaia filmikoaren elementu formalekin elkarrizketan eta hausnarketan diharduten filmak dira.  Era berean, Viennale jaialdi zinemazalea da, eta horregatik berria eta zaharra uztartzen ditu; hau da, atzera begirakoek eta foku tematikoek proposamen garaikideari laguntzen diote”.

Bigarren zita gaur berton izango da, eta zinemaren historia aztertuko du. Jean-François Stevenin aktore eta zuzendariak ehun baino film gehiagotan lan egin du Rivette, Cavalier, Truffaut, Demy, Godard edota Ruiz bezalako maisu handiekin. Passe-montagne izeneko filma ikusteko aukera izango da, 19:00etan.

Larunbatean, Roberto Minervini zuzendariaren What You Gonna Do When the World’s on Fire? izango da proposamena.

Datu guztiak: Tabakalera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button