IKUS-ENTZUN

Liskarren eta eraldaketaren egoerak, Afrikan

Hil honetako ostiraletan, Nafarroako Filmotekak Afrikako Kenia, Nigeria eta Sudaneko pelikulen zikloa antolatu du, bertako liskarren eta eraldaketaren egoera desberdinak azaleratzeko.

Azken urteetan arrakasta handia izan duen dokumental batek irekiko du ziklo txikia gaur, azaroak 6: Suhaib Gasmelbariren Talking About Trees. “Zinearekiko maitasun eroa duten Sudaneko zine zuzendari talde batek, haien herrialdeko zine bat berrirekitzearen alde borrokatuko dute”. Emanaldia 19:00etan izango da.
Datorren astean, azaroak, 13, Akin Omotosoren The Ghost and the House of Truth filma emango dute. “Thriller dramatiko honek barkamena eta mendekuaren artean dagoen erabaki zaila hartzera bultzatzen du protagonista”.
Azaroaren 20an, Keniatik datorren Maia Lekow eta Christopher Kingen The Letter filma ikusteko parada egongo da. “Familia batek, amona basatiarekiko dituzten sorginkeri mehatxuen inguruan mintzo da.”

Zikloa amaitzeko, zine unibertsalaren historian harribitxia izan den film bat berreskuratu dute: Diop Mambétyren Touki Bouki. Ia 50 urterekin, Dakarren filmatu zen pelikula zoragarri hau, “dekadentzian dago jorratzen diren gai batzuk direla eta (migrazioa, emakumearen rola, gizarte desberdintasunak, askatasun grina…).”

Africa, Asia eta Ekialde Ertaineko arte garaikideetan aditua den Beatriz Leal Riescok aurkeztuko du saila.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button