
Literaturari eta Teknologia Berrien inguruko jardunaldiak egingo dira Bilbon dagoen BizkaikoForu Liburutegian, azaroaren 11n eta 12an, LiburuTEKia izenburupean. Ekimenaren xedea da “kultura munduan teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutaraztea”.
Horretarako hainbat esparrutako lagunak gonbidatu dituzte: idazle, blogari, artista… horiek guztiek makina bat gai izango dituzte hizpide: “formatu berriak, Internetek narrazio-diskurtsora ekarri dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak, etab”.
Partaideen artean ondokoak izango dira: Jasone Osoro idazlea, Irudana Acacuso Azkue Fundazioko zuzendaria, Maite Goñi irakaslea, Pablo Gallo marrazkilaria eta Lua Lunera argazkilaria.
Hitzaldiak ondoko ataletan banatuko dira: Euskara Mundu Digitalean; Booktrailerrak, Booktuberrak; Blogak Eta Mass Media; Teknologia Berriak, Zubi Berriak Zabaltzen; Literatura Hedapena Sarean; Preskriptore Digitalak Eta Teknologia Berrien Eragina Liburutegietan.
Egitarau osoa: bizkaia.net.