ARTEA

Tabakalerako artista egoiliarrek lantegietako ateak irekiko dituzte

Tabakalerako artista egoiliarrek lantegietako ateak ireki eta euren proiektu artistikoak erakutsiko dituzte martxoaren 11n eta 12an. Guztira zortzi artistak erakutsiko dituzte beren proiektu artistikoak bi jardunalditan.

Jardunaldi horietan, publikoak aukera izango du artistekin elkarreragiteko, eta sortzaile horiek burutzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.
Lantegi Irekien edizio honetan zortzi artistak hartuko dute parte. Horietako lau Tabakalerak urtean bitan egiten dituen sortzaileei zuzendutako egonaldi-deialdien bidez iritsi dira. Artistak honakoak dituzue: Victor Ruiz Colomer, (Bartzelona, 1993). Ley disipa calor proiektua eskulturan zentratzen da, energia jasangarriaren ekoizpena eta banaketa kontuan hartuta. Sara Ayesak (Donostia, 1997) Arte Gradua egin du Accademia di Bolognan eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Pintura Masterra ere egin du. Ja, Ja proiektuak arreta eta ideien arteko loturak jorratzen ditu pinturaren bidez. Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994). Bere Resto-Rastro proiektua inprimatutako iruditik sortzen da, oinarrizko material gisa. Manipulazio desberdinen bidez, papera eta irudi inprimatua figura eta fondoa izateko lehian sartzen dira. Jose Iglesias Gª-Arenalek (Madril, 1991) artista eta komisario gisa lan egiten du lurraldeen eta datozen garaien eraikuntzaren inguruan, egitura kolonial heteronormatibo neoliberalekiko ikuspegi kritiko batetik, testu, erakusketa, bideo-pieza eta prozesu kolektiboen bitartez. Tabakaleran Las cunetas empiezan en África y terminan en nuestros cuerpos proiektua erakutsiko du.
Lau artista horiekin batera, beste lau artistak ere parte hartuko dute jardunaldietan: Bertol Arrieta eta Sandra Garayoa, Irati Cano Alkain eta Anna de Guia Eriksson. Haiekin batera ariko da bere lana aurkezten Diego Florez Alvarez ere. Gaur egun Medialaben sortzaile egoiliarra da, Tabakalerako Zinema eta Teknologia deialdian hautatua izan baitzen 2021ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button