BESTELAKOAK

“Liburuaren arbola” erakusketa ibiltaria, Amorebieta-Etxanon ikusgai

Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon ikusgai izango da urtarrilaren 12ra arte, bertako Zelaieta Zentroan.

Euskararen Etxeak antolatutako erakusketa honen helburua liburuaren izaera azaltzea da: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa… Bisitariak erakusketaren bidez ezagutuko ditu hizkien anatomia, testuen formak, liburuaren atal ezberdinak eta hauek nola izendatzen diren euskaraz.  Antolatzaileek azaldu duten moduan, “liburua zuhaitz baten modukoa da, arnasa ematen du, babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena”.

Erakusketa bost herri hauetan zabaldu da: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernika-Lumon, eta irailean hasi eta 2023ko martxoan bukatuko da.

Erakusketan gizakiak sortu duen gauza unibertsaletako baten inguruan ardaztu da: liburua. “Historiako lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV. mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button