
Gaur Nontzeberrin aipatutako Pantxoaren Anaitasunean diskoa ez ezik, Elkar argitaletxeak gainerako udazkeneko nobedadeen berri ere eman du. Hala, aipatzekoak dira: Gari & Maldanberaren Estutu eta Ruper Ordorikaren Guria ostatuan. Horiei Xabi Solanoren Ereñotzu (CD digipack) eta Trikitixa liburua II (Liburu-CD) gehitu behar zaizkie, Oskarbiren Mendira naiz ahaztu gabe.
Oskarbik, hain justu, taldearen 50. urteurrenean argitaratuko du aipatutako Mendira naiz. Diskoa kantu berriekin ondu du taldeak.
Gari & Maldanberaren Estutu, bestalde, pop kutsuko lana da. Elkarren arabera, “poetikoa eta artistikoa, proposamen plastikoa ere izateraino”. Ekoizpenaz eta grabaketaz We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalaga arduratu da.
Ruper Ordorikaren disko berriaren harira, hauxe jakinarazi du Elkarrek: “Ruper Ordorikaren disko berriak haize berriak dakartza”. Oñatiarrak berak idatzitako poemak musikaz jantzi ditu. “Abestiei nortasun hilezkorra ematen dieten atmosfera klasiko bezain garaikideak lortuta”.
Oskorriren Hauxe da despedidia ere kaleratuko du Elkarrek formatu berezian. Liburua, 2cd eta DVDa dakartzana. Xabi Solanoren lan berriak ere formatu berezietan iritsiki dira dendetara: Ereñotzu (CD digipack) eta Trikitixa liburua II (Liburu-CD).
Azkenik, berrargitalpenen alorrean, Anje Duhalderen lanak azpimarratu behar dira.
Informazio gehiago, hemen.



