LITERATURA

“Liburu Egunak” ospatzen ari dira Gasteizen

Apirilaren 1etik 11ra bitartean, eta Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat ekimen programatu dituzte Gasteizen.

Gaur berton izango da lehen saioa, non Mauro Entrialgo idazlea protagonista izango den. Biharko saioan, Uxue Alberdi eta Hetero lanaren txanda izango da. Aitziber Pérez de Karkamo adituak idazlea elkarrizketatuko du.
Apirilaren 3an, euskarazko saio bat programatu da Pantzart konpainiarekin. Honek, Boli bili boli haurrentzako ikuskizuna egingo du, non paperezko txotxongiloak, eta Juan Kruz Igerabideren poemak nahasten diren.
Apirilaren 11n, Frankestein agurgarria ikusteko aukera egongo da, Ana Galarraga & Pettiren eskutik. Bertan, disko-liburu hau aurkezteaz gain, errezitaldi musikatua eskainiko dute.
Frankenstein agurgarria Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatua da. Mary Shelleyk sasoi ilunetan idatzi zuen Frankenstein liburua. 200 urte geroago, antzeko kezka, beldur eta zalantzak bizi ditugu. Galarragak, Frankenstein berari zuzendutako gutunean, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatzen ditu, eta Pettik, kantuen bidez, bere ikuspegia gehitzen du, orain gordin, orain samur. Galderak, betiko legez, asko dira: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Euskarazko saioez gain gaztelaniazkoak ere antolatu dira, bai eta erakusketa eta lanketa artistiko bat ere.

Liburu Egunak ekimenaren gaineko informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button