LITERATURA

“Liburu Egunak” ekimena gaurtik aurrera, Gasteizen

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta (apirilak 23) Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak literaturarekin lotutako programazioa antolatu du, apirilaren 15etik 26ra, Goiuri jauregian. Egitarau zabalaren bidez, idazle eta sortzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.

Gaur, apirilak 15, izango da lehen ekitaldia, Ignacio Martínez de Pisón idazlearen Castillos de fuego lanari buruz. Asteazkenean euskarak izango du presentzia Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren aurkezpenarekin. Ostegunean, El intruso liburuaren egokitzapena Irakurketa Errazean izango da, Javier Alcázarren eskutik.

Datorren astean, astelehenean, Antonio Altarriba gidoilariak El cielo en la cabeza komikia aurkeztuko du. Asteartean, Patxi Zubizarreta, Felipe Barandiaran, Pello Ramirez eta Mintxo Cemillán idazleak juntatuko dira Gelditu, entzun, begiratu izenburupean. Apirilaren 26an, Jon Artanok Juana liburuaren ikus-entzunezkoaren aurkezpena egingo du.

Aurten, berritasun gisa, haurrentzako eta gazteentzako liburutegietan, gune tematikoak sortuko dira, eta liburutegietara apirilaren 22tik 28ra bitarte gerturatzen diren erabiltzaileek mundu dibertigarri bat ezagutuko dute.

Liburu Egunak zikloaren programazioaz gain, Liburutegi Sareak bestelako jarduera batzuk ere antolatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button