MUSIKA

Leioako eta Arrigorriagako taldeen lehiaketen finalistak

Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketak aurtengo finalistak nortzuk diren iragarri du: Metal ataleko finalistak Tight Leash (Bilbo) eta Darmage (Zaragoza) dira, eta pop-rockean, berriz, Kilauea (Atxondo) eta The Electric Alley (Cadiz). Finalistok San Juan jaietan arituko dira zuzenean, eta bertan erabakiko da nortzuk diren irabazleak.

Euskarazko Abestirik Onenaren sari bezeria, halaber, Gipuzkoako Elbereth metal taldearen Egin bedi zure nahia doinuarentzat izan da. Leioako Udalaren saria, bestalde, The Hooks taldeak jaso du.

Bestalde, iragan maiatzaren 3an, Rockein 2014, Taldeen II. lehiaketaren finala egin zen, eta The Weapons taldeak izan da irabazlea; Bilboko Larry Bird bandak, berriz, euskaraz abesten duen talde onenaren saria jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button