IKUS-ENTZUN

Charles Chaplin protagonista Azkuna Zentroko Zinematekan

Martxora bitartean, Azkuna Zentroko Zinematekan, Charles Chaplinen omenezko zikloa izango da. Astero emanaldi interesgarri bat ondu da artistaren filmografia hobeto ezagutu ahal izateko.

Azkuna Zentroaren arabera zinemagile hori, zalantzarik gabe, XX. mendeko zinemaren historiako eta kulturako tokirik gailenetako batean dago. Bere ibilbidean barrena, batera uztartu zituen ikusleen artean lortutako arrakasta eta kritikari eta zinemagileengandik jasotako laudoriorik handienak. Izan ere, bera izango da, ziurrena, liburu eta artikulu kritiko gehien jaso duen zinemagilea. Haren filmografiaren eta sormen-arloko ibilbidearen historiak toki nabarmena hartzen du zinemaren historian, eta nolabait ere esan liteke historia paralelo bat dela, gehienbat bi arrazoi hauek direla eta: haren originaltasun eta berezitasuna, gainerako ekoizpenarekin erkatuta, eta denbora aldetik egindako ibilbide luzea. Izan ere, haren lehenbiziko film laburrak 1914koak dira, eta azken filma 1967koa da, zinema modernoa bete-betean zegoela. (…) Charles Chaplin egile bete-betea izan zen, gidoia, zuzendaritza, interpretazioa, musika eta filmen muntatze-lanak hartu baitzituen bere gain. Bere ibilbide zinematografiko luzean barrena, pribilegio bitxi bat izan zuen: sortzeko askatasun osoz erabili ahal izan zuen bere talentu artistikoa, obraren gaineko kontrol osoa izanda. Bere filmetan, dotoreziaz uztartu zituen komedia eta drama, kritika soziala eta mezu humanistak.

Aste honetako proiekzioa, ostegunean izango da,  17:30etik aurrera, eta Sunnyside eta A Day’s Pleasure filmak pantailaratuko dira.

Emanaldi guztiak zeintzuk izango diren jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button