IKUS-ENTZUN

Leioako “Ostegun laburrak” saioan, “Kimuak” programako sorta

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatutako Kimuak programaren 23. edizioko lanak (2020) herriz herri ibili dira. Gaur berton, 19:00etan hasita, labur sorta hori ikusteko parada egongo da Leioan, Ostegun laburrak saioaren barruan.

Kimuak programak euskal film laburrak sustatu nahi ditu, eta horretarako nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen dira.

Gaur, pantailaratuko diren filmak honakoak dituzue: Barbudos (Tucker Dávila Wood eta Larry Mankuso), Dar Dar (Paul Urkijo Alijo), Ehiza (Hauazkena Taldea), El Ruido Solar (Pablo Hernando), Interior Taxi Noche (Iban del Campo eta Silvia Rey), Quebrantos (Maria Elorza eta Koldo Almandoz), eta Ya no duermo (Marina Palacio)

Katalogo berriak animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bi gaztelaniaz, bat ingelesez eta gaztelaniaz eta beste bat ingelesez. Azken batek, animaziozkoak, ez dauka dialogorik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button