BESTELAKOAK

Break-dance eta hip-hop ikuskizuna, Andoainen

Circle of Trust (Zaragoza) eta Logela Multimedia (Euskal Herria) taldeek Divenire ikuskizuna taularatuko dute ostiralean, urtarrilak 17, Andoiango Bastero Kulturgunean, 21:30ean.
Ikusgarrian break-dance mugimenduak, hip-hop erritmoak eta multimedia efektuak uztartzen dira.

Basteroren arabera, “beste pauso bat, orain arte egindakotik guztiz desberdina den lana. Divenire break dance-a da, hip-hop-a, gaur eguneko ikuskizuna, multimedia, … Hori guztia azken muturreraino eramana, publikoak goza dezan, bibra dezan eta harri dadin”.

Divenire ordubete inguruko lana da, eta urte eta erdiko ahaleginaren emaitza. Bertan, sei dantzarik parte hartzen dute, eta ikus-entzunezko lanak eta argiztapena Logela Multimediak ondu ditu. Ikuskizunaren zuzendaria, berriz, Jordi Vilaseca da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button