BERTSOTAN

Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketa

Maiatzaren 19an, 100 lagun inguru bildu ziren Ondarroako Kafe Antzokian, Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketaz gozatzeko asmoz. Bertan, Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Aitor Arrizubieta eta Eneko Arrate bertsolariek parte hartu zuten, aurkezlea Idoia Aldekoa zutelarik.

Gorka Ostolaza atera zen garaile, 423 punturekin. Honen atzetik, Joseba Artza (404,5), Xabat Galletebeitia (246), Nerea Ibarzabal (224,5), Aitor Arrizubieta (207) eta Eneko Arrate (206) sailkatu ziren.

Ostolaza, saioko irabazlea, zuzenean sailkatuko da Bizkaiko txapelketarako, eta gainontzekoak, lortutako puntuazioaren arabera.

Hurrengo saioa, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, ekainaren 2an izango da, Algortako Villamonte kultur etxean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, txapelketako webgunean begiratu.

Show More

Related Articles

Back to top button